lunes, 24 de noviembre de 2014

Tximeletak

Animalia bitxi eta ederrenak
dira tximeletak, intsektu alaienak.
Oso panpoxak eta koloretsuenak,
Euskadiko basoetan aurki politenak,
Euskadiko basoetan aurki politenak.
Mireya Jimenezen bertsoa

martes, 30 de septiembre de 2014

Euria hasi da

Kanpoan denbora iluntzen ari da.
Zeru urdina laino beltzen menpe dago.
Trumoi sendoaren ohiak hurbiltzen ari dira.
Euria hasiko da.
Mendi eta ohianeko abereak gerizatu dira.
Xoriak zuhaitz pean.
Ardiak harpe zuloetan.
Haize freskoak, bazter guztiak nahasten ditu.
Euria hasiko da.
Etxeko lehio guztiak hetsi dituzte.
Kanpoko zuriketa gehienak bildu.
Haizea hoztu eta azkartu da, lurra bustia da.
Euria hasi da.
Arantxa Irigoien



viernes, 3 de mayo de 2013

Zer esaten dizu haizeak?




"Kaixo ardi zain, horra hor bide ertza. Zer esaten dizu haizeak?
Haizea dela, eta igaro egiten dela. Eta igaro zela lehen, haizea dela, eta igaro egiten dela. Eta igorko dela gero.
Eta zuri, zer esaten dizu? Hori baino askoz gehiago, beste gauza askotaz mintzo zait. Oroitzapen eta bakarminetaz. Eta behin ere izan ez ziren gauzetaz.
Eta ez zenuen inoiz haizea igarotzen aditu, haizea, haizeaz bakarrik mintzo da. Gezurra da entzun zeniona. Eta gezurra zugan dago."

Haizearen egunerako Eolo 2013 lehiaketarako aurkeztu dudan argazkia. Zuen gustokoa da?

martes, 12 de junio de 2012

Area


Arean naiz, are pila hontan, arez beterik ditut ametsak eta bihotza.
Basoak harri ta harriak are, lehen izan zen zerbaiten hondare.
Memoriaren dunak haizearen mirabe, ezin heldu ezerri, heldu lekurik ez du ematen.
Ura amets hutsa da hemen, desertu honek neu nau edaten.
Hobe egarri izan eta urik ez, ura izan ta egarririk ez baino.

viernes, 4 de mayo de 2012

Bidean

 
Bidean nabil emen eta an. 
Bidean beti: goizean, illuntze, gauan. 
Bidean, maian ta oian, jolas ta arrantzan. 
Gorputza geldi, pakean, ta barrua egaz. 
Ezin geratu. 
Aurrera orduk narama. 
Nai ta naiez bidetan. 
Beti bidean. 
Txiki nintzan antziñan. 
Gaztea ere bai. 
Eldu orain. 
Laburrean zugaitz zimela. 
Bidean. 
Lurrik ez naukan iñoiz aurrean. 
Gorputza lotan. 
Barrena ames bidean.

martes, 27 de marzo de 2012

Euskaldunon sustraiak

Nekez uzten du bere sorterria
sustraiak han dituenak.
Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak
ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten 
ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa
ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten
ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du
sustraiak han dituenak.

Joseba Sarrionandia

miércoles, 4 de mayo de 2011

Munduaren koloreak





Kolore asko ditu munduak, jaioberria berehala ohartzen da horretaz,
bazter batetik bestera aldatu egiten baitira arrazak.

Zenbat kolore hainbat arraza; zuri, hori, beltz, emakume-gizon,
hori da kulturen magia, mundua argitu eta aberasten duena.

Asko dira ostadarraren argiak, ta gure helburua ez da erraza,
kolore biziak mantendu, berdintasuna lortu eta ez pasa.

miércoles, 30 de marzo de 2011

Euskal bazterrak

"Maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkitanean. Zer ikustatzen duen ez didanean ikusten uzten. Orduan hasten baitnaiz izkutukoa nere baitan pizten diren bazter miresgarriak ikusten."
Mikel Laboa

Euskal Herriaren bazterrak ederrak baino ederragoak dira. Nere argazkia eta Mikelen poesia gustatzea espero dut.

lunes, 29 de noviembre de 2010

Askatu!


Beldur barik lehiaketara aurkeztu naiz, emakumeenganako biolentziaren aurkako lehiaketara. Aurreko argazkia da aurkeztu dudana. Argazki honekin emakume hauen egoera erakutsi nahi nuen. Gizonen maltratuek sare bat bezala harrapatzen dutela. Argazkiarekin angustia handia irudikatu nahi nuen, agobioa, irtetzeko nahia eta ezina. Baina aldi berean islatu nahi nuen sare hori apurtu ahal dela, askatzea posible dela eta egin behar dela.
Ez dut irabazki baina argazkia kalean erakusten da egun hauetan. Hurbildu zaitezte Bullerien enparantzara eta bertan ikusi ahalko duzue.
Ondorengoko orrialdean ikusi dezakezue Gasteizen aurkeztutako beste lanak:
Eta ondorengokoa da Beldur Bariken aoorialde ofiziala:

jueves, 5 de marzo de 2009

Arrazak


Bazegoen garai bat non beltzak zurien esklabu edo zerbitzariak ziren. Dagoeneko garai hori aldatu da eta pertsona guztiak, arraza haintzat hartu gabe, maila berean egoteko prozesuan gaude. Eta garapen hori lortzen ari dugulakoan nago.

Irudi honetan, Bartzelonan ateratakoa, antzinako egoera hankaz gora jarrita ikus dezakegu, zuri bat beltz bati zapatak garbitzen. Aldaketaren zantsu.

miércoles, 14 de enero de 2009

Mundua kukumikuka

Gaua iluna eta lainotsua zen ta argazki hau hartu nuen kamera eskuetan nenbilelarik.
Aske izan nahi dugu danok ta amets hori beti buruan, bakarrikan balitz beitere bihotz barruan.
Mila pertsonen konpainia sarritan izan dugu. Baina hauetako baten arima inoiz ezagutu al dugu? Askotan indarrak galdu, ta aldatzen dira ideiak, mundua gure ingurun egiten zaigu ezkutau.
Gau ilunetan bakarrik, pentsatzen, aurrekoan utzitakoaz gaur sentitzen dugu pena. Bizitza zen gure maitale, orain arrotz gara ta ezin inori pena hau kontatua, inori ezin maita.

lunes, 22 de septiembre de 2008

Portuaren magia

"Portuaren argiak itzaltzen dira ez zauden bakoitzean, lurra loak hartzen du, dena dago ixil, zure lagunak daude arboletan bil-bil; arrats haize bigunak osto bat ez dabil, badiruri munduan guztia dala hil! Han dator ilargia gaua edertzera, ta loreak dihoaz amets egitera; izarrak aitorturik zuri aditzera aingeruak zerutik atera direla!"
Nork ez du sentitu iluntasunean eta bakardadean bere maitearen falta? Nork ez da ibili portuan, itsasertzean gura duen pertsona gogoan duela?
Nere ustez portuak magia berezia dauka, sentimenduak azaleratzen ditu. Eta argazki honetan magia hori jaso nahi nuen. Espero dut zuen gustokoa izatea.

sábado, 2 de agosto de 2008

Beldurra

Beldurrari beldurra.
Gaurko gizartean bildurra ez da bakarrik gizakiok behar-beharrezkoa dugun berezko erreminta. Dominatu ezin dugun gaitza baizik. Gutako askoren bizia iluntzen duena.
Espero dut beldurra isladatu gura duen argazki hau zuen gustokoa izatea.

domingo, 6 de julio de 2008

Bizian hilik

Bizian hilik gaudelarik
Ihes egiteko gogo bizia antzematen ohi dugu
Gure baitan.
Errealitatearen mugarri luzeetatik ihes egitera
Ausartenak bakarrik arriskatzen dira.
Barrenean gelditzen direnek daukaten
Pixarra jokoan paratu nahi ez dutelako.

Aitzakia andana baten gatibu.

Eta ihesari ematen diotenak, berriz,
Ez dira ohartzen
Ihesi ibiltzea preso izateko
Bertze era bat baizik ez dela.

jueves, 3 de julio de 2008

Argia


Bai, bazen garaia bloga eguneratzeko...

Konpensatzeko argazki ederra igo dut. Bartzelonako kale bat da eta argi kontraste handia jasotzen du. Nere gustokoenetakoa da, espero dut zuena ere izatea.

"Gurago dau otsuak baso bizitzia, jatekua nekez billatu biarra, etxe-txakur katiaz lotubaren eregu ta ogi biguna baño".


lunes, 24 de diciembre de 2007

Aprobetxatu nahi nuen blog hau gasteizen alde zaharran egindako ranpei kritika egiteko. Alde zaharra erdi arokoa da eta nere ustez oso ederra. Harrokaz egina dago, harresi baten zantsuak daude hainbat puntutan, elizak... eta erdi aroko ezaugarri oro.
Ranpa hauek erdi aroko egitura hori apurtzen dute, modernistak baitira.
Nire ustez, ez da ideia txarra jendearen onura ekarri baitezakete, baina ez nago modernismoa alde zaharran ezartzearen alde. Egitura errespetatu beharko zuten, metakrilatoa izan beharrean harria edo egurra, edo horrelako material bat izango balitz hobeto geratuko litzateke.
Gauza bera egingo dute andramari zuriaren enparantzan. Betiko lorategi eta harria egitura moderno batez ordezkatua izango da. Zergatik??






miércoles, 19 de diciembre de 2007

Bizitzaren eskailera

"Ispilu bat eskailera baten azpian jarriko bagenu, beste eskailera batera zabalduko litzateke, edo bere ezerrean igeri egingo luke.
Bizitza oraina da eta geroa, oraindik agertu ez den iragana da, eskailera bat bezalakoa da."
Eskailera guztietan bezala, bizitzaren helburua azkeneko argi edo esperantza hori da. Indarrak ematen diguna lortu dezakegun helburua bezala. Hori irudikatu nahi nuen argazki honetan.

domingo, 25 de noviembre de 2007

ISLAPENA

"Badirudi bizi naizen ingurunea irudi bakar baten islapena dela. Jasotzen dugun mundua hala da edo soilik antzematen dugu honen islapena?" Bi modu ezberdin daude gauzak antzemateko, zuzenean edo islapen edota itzalen bidez. Askotan askoz interesgarriagoa da hauek eskaintzea objektu bera baino. Eta horra hor nik ateratako adibide bat.

jueves, 15 de noviembre de 2007

URA

Gustoko duzue uraren indarra erakusten duen argazki hau? Niri asko gustatzen zait, txuri-beltzaren kontrasteagatik eta uraren indarra jasotzen duelako. Baina ni ezin naiz oso objektiboa izan egilea naizelako, beraz zuen iritziak eskertuko nituzke.

domingo, 11 de noviembre de 2007

NIK KAMERA ESTENOPEIKOAREKIN EGINDAKOAK

Argazkiak, ikusi ahal duzuenez, negatigoan ateratzen dira, lehen kontaktua delako eta gero ez direlako positibatzen.
Oso zaila da irudia argi gelditzea denboak zehatz mehatz kontrolatu ezean, hemen daude nik lortu nituen argazkiak. Nahiko ondo daudela kamera hauekin esperientziarik ez izanda.

sábado, 10 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOAREN EREDUAK


Kamera eredu bat erakusten dizuet eskuinaldean eta ezkerraldean irudia zelan isladatzen den
argia zulotik pasatzean.

NOLA EGIN KAMERA ESTENOPEIKA?

Kamera estenopeika argazkiak egiteko kamera kaseroa dela esan dezakegu.
Zapata kutxa bat hartu eta beltzez margotu behar da barrutik. Ondoren aurrekaldean zulo bat egin, eta albal papera bezalako material batekin estali. Oso egokia da jogurten estalkia, metalezko aldea barrura begira pegatu behar da egindako zuloa estaliz.
Ondoren orratz batekin zulo txiki bat egiten da jogurtaren estalkian eta kamera egina egongo da.

Argazkia ateratzeko barrutik kokatu behar da argazki-papera, zuloa ez dagoen aldean. Eta argia zenbat denbora jasotzen egon behar den kalkulatu behar da. Orduan denbora horretan, orratzarekin egindako zulotik pasako da argia eta paperara ailegatuko da. Geroago zuloa estali eta argazkia errebelatzera eramango da.

Saiatu naiz bideoa zuzenean hemen erakusten baina handiegia da, beraz link honi sakatuz ikusi ahal duzue erakusketa bat kamera hau nola egiten den ikusteko.
http://es.youtube.com/watch?v=4aEcn8zCtm4

sábado, 3 de noviembre de 2007

KAMERA ESTENOPEIKOA

Hurrengo astean erakutsiko dizuedan gaia aurreratuko dizuet.
Noizbait pentsatu duzue zapata-kutxa batekin argazki kamera bat egin ahal dela?
Ba ezinezkoa dirudien arren, Kamera estenopeikoa deitzen da eta oso erraza da eraikitzen.

jueves, 1 de noviembre de 2007

ERRETRATUA (Mireya)

Ikusi ahal duzuenez erretratuak egitea oso gustoko dut eta nere ahizpa horretarako beti prest dagoenez nere modeloa da. Argazki hau nire gustokoenetakoa da, baina esan beharra dago eskanerrean argazkiaren kalitatea galtzen dela, distira, kontrastea, argia... Baina tira, ea gustatzen zaizuen!

jueves, 25 de octubre de 2007

TXIROTASUNA

Txirotasunaren inguruko argazki batzuk ere egin ditut. Nire ustez, hoberenak direnak erakusten dizkizuet ea zuen gustokoak diren. Argazkietan irudikatu nahi dudana, txiroen ikuspegia da. Euren bizitza isladatu nahi nuen, euren errutina eta zer sentitzen duten gizartea kanpotik ikusiz. Jendea bere bizitzetan murgilduta, haien aurrean pasatzen dela sentitzen dute, euren presentziaz ohartu gabe. Hiritarrak ikusten dituzte joan eta etor-
tzen, euren pa-
perak betez. Eta haiek egun bat joaten ikusten dute bestearen atzean, egun bat gehiago euren bizitzetan...

sábado, 13 de octubre de 2007

ISURBIDEAK IRENTSITA

Argazki konposaketa hau ura xahutzearen kontra sortu nuen.
Buztinarekin egin nuen eskua eta etxeko bainuontzian atera nituen argazkiak. Konposaketaren esanahia da hainbeste ur xahutuz baliabide honekin bukatuko dugula eta horrekin batera izaki bizidunekin.
Ikuspuntu ezberdinetatik ikusita badirudi isurbideak irensten doala ezer ez gelditu arte. Gainera, nere ustez eskuak indar handia dauka, hatzen formagatik eta badirudi tentsioan dagoela eskua eta laguntza eske.
Espero dut zuen gogokoa izatea!!!

jueves, 4 de octubre de 2007

ARRAZAKERIA


Argazki hau arrazakeriaren kontra egin nuen. Argazkian agertzen dena nire ahizpa da eta eskuetan argazki bat dauka, hor ere bera ateratzen da, baina beltza izango balitz bezala. Identidadea ezkutatzeko beharra salatzen du. Baina ohikoa ez dena, arraza zuria izkutatuz. Madrilgo lehiaketa batera bidali nuen eta irabazi ez, baina liburu batean argitaratu zuten "Doscientas ventanas al mundo"deiturikoa.